Ongi etorria guztioi!

Bilboko Irakasleen Unibertsitate Eskolako ikaslea naiz. Bertan Lehen Hezkuntzako gradua egiten ari naiz.
Blog hau umeen aisialdiaren gaiari lotuta egongo da. Hala nola, abestiak, jolasak eta interesgarria iruditzen zaidan informazio guztia argitaratuko dut. Zuen gustukoa izatea eta hemen plazaratutako guztia interesgarria eta baliagarria gertatzea espero dut.

mis65.gif (4300 bytes)ongietorrimis65.gif (4300 bytes)

2012-11-29

Txangoa: IZENADUBA BASOA


Negua badator eta berarekin batera gabonak eta …….. OLENTZERO !! Bai lagunok hilabete bat baino gutxiago falta da Olentzero gure etxeetara opariak ekartzeko.

Baina nor da Olentzero?

Olentzero neguko solstizio edo gabonetako pertsonaiarik garrantzitsuena da. Badira elezaharrak, Olentzero azken jentila dela aipatzen dutenak. Hau da, Kixmi, Kristauen jainkoa, etorri zenean jentilak desagertu egin ziren, baina batek iraun zuen, eta honek eman zien herritarrei Jesusen jaiotzaren berri. Olentzero da, beraz, menditik jaisten dena Jesusen jaiotzaz iragartzeko.

Olentzeroren mitoa mendez mende hedatu da gaur egungo ezaugarrietara egokituz. Olentzerok eguberrian Euskal Herriko ume guztiei opariak ekartzen dizkie. Gabon gauean, etxekoak oheratutakoan, tximiniatik sartzen da Gabon suarekin epeltzera, horregatik, egun horretan tximinia garbi egon behar da.

Olentzeroren ohitura Euskal Herri osoan eragin handia izan duenez, nonbaiten Olentzeroren etxe ofiziala jarri behar zen. Leku hori Mungia izan da. 

Gaur egun, Olentzeroren etxea Mungian dago, Izenaduba parke-tematikoaren barruan. Baserriaren izena Landetxo Goikoa da. Baserria hau, Mungiako Landetxo auzoan dago eta 1510. urtean eraiki omen zuten lehen aldiz. Hortaz, 502 urte ditu. Horrek esan nahi du, Bizkaiko landa-etxerik zaharrena dela eta Euskal Herriko zaharrenetarikoa. Hori da, kontuan hartu den arrazoia, Olentzeroren etxea izateko.



Orain esan dudan moduan, Izenaduba-basoa Olentzeroren etxea dagoen parke-tematikoa da. Euskal Herriko lehenengo parke mitologikoa da, eta bertan, gure tradizioei buruzko jakintzak bereganatu ahal ditugu joko didaktikoen eta ikus-entzumenezko baliabideen bidez. Mari Domingik, Galtzagorriek eta Olentzerok besteak beste antzinako istorioak, tradizioak eta mitoak kontatuko dituzte, jolas eta dibertsioen bitartez. Etxeak kutsu magikoa hartuko du, haurren irudimenari egokituta dagoena eta Olentzerorekin zerikusirik dituzten elementuek giro hori sorraraziko dute, hala nola, txokorra, opariak, umeek behar ez dituzten txupeteek betetzen dituzten pitxerrak...

       Ez dizuet gauza gehiegirik esan nahi, zuek zuen esperientzia propioa izan dezazuen! Hona hemen Olentzeroren etxearen argazki batzuk.





Olentzero ikusteaz gain, Euskal Herriko pertsonai mitologiko ugari ere ezagutuko ditugu; esate baterako, Mari Domingi, Lamiak, Sugar, Mari sorgina, Jentilak, Tartalo, Pintxoi (Olentzeroren txori laguntzailea), Akerbeltz…





No hay comentarios: